XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Irudi eder bat ez da egiten sasi-tartean edo kortako bazter baten tresna zar-loi tartean ostonduta eukiteko; egite andiak, gorenak guztien zoragarri ta pozgarri izanda alik geien iraun dagien egiten dira.

Jaungoikoak egin dauan egiterik eder, goren eta bikaiñena da gizona.

Mundu ontan urte batzuk dirdir eginda gero betiko deuseztuteko?.

Ez, alegia; Jaungoikoaren jakintza gitxitu egingo leuke egite onek.

Biotzak, Gizonaren biotza zorion-zale da; zorion-billa dabil eten barik.

Mundu ontan ezin izan zorion osorik, ezin aurkitu biotza oso-osoan asetu daiken zoriontasunik, beste munduan billatu bear.

Au olan-da zerurako bizi gaitezen, zeruan sarri gogoratu.

Munduan ontan bidaztiak izanik, zergaitik ipiñi begiak be ontako gauzetan?.

Zergaitik ebagi biotz-egoak eta emeko errekatxuetako ur loiai begira jarri?.

Zain daukagun aberrira jaso dagiguzan geure begiak, geroago ta geiago urreratuz goaz-da.

Zerua zelan irabazi.

Jaungoikoak Bera mundu ontan maitatu ta otseinduten dabenai damotse zerua; beraz zerua lortzeko aginduak bete bear, Jesukristok Berak esan ebanez: Zeruan sartu nai ba'dozu, aginduak bete egizuz.

Zerua saria da, geure egiteakaitik emoten jakun saria.

Jaungoikoak Berak diñoskunez, biotz onez emon dogun edontzi-ur pitiñena be ez dau itxiko saritu barik, gitxiago gure ukoak, otoitzak eta antzeko beste egite onak.

Zerua lortzeko bide ona da ziñez bizitzako atsekabeak ixilean eta eroapenez sufritzea.

Gogoratze au dau Gregorio Andi doneak.

Jesukristoren bizitzan atsekabeai ta nekeai aintzak eta zorion-dirdirak jarraitzen dautse beti.

Aska illun baten otzez, gaberdian jaioten da; baiña aingeruak abestuten dabe ta erregeak agertzen illuna goi-argiz argitzen dala; pekatari bai-litzan bateoa eskatzen dau Jordan-ertzean; goiko abots batek baiña bere errugetasuna ta santutasuna iragarten ditu.

Jerusalenen ilgo dabela iragarten dau Berak; sei egun-barru aintza-dirdiraz betetzen da mendi baten gallurran.

Eriotza bere jabe egiten da gizon guztien jabe egingo dan lez; bere gorpua illobian jarri eben; illobi ura baiña zabaldu zan; aintzak alde guztietatik inguratu eban betiko gaztetasunez jantzirik.